Passion for Wolframium
Passion for Wolframium
2019an, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari da, eta Passion for Knowledge (P4K) jaialdiak bere osagaietako bat omenduko du: wolframioa (W), 1783an Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua.
Hain zuzen ere, 2018an, Bergara “Zientziaren Leku Historiko” izendatu zuen Europako Fisika Elkarteak (EPS) ilustrazioaren garaian bertako Laboratoriumean eta Seminarixoan gauzatu ziren aurkikuntza zientifiko nabarmen honen eta beste hainbat aurrerapenen aitortza moduan. Hamar baino ez dira mundu mailan izendapen hau jaso duten guneak, horien artean, Curie Institutua Frantzian eta Niels Bohr Institutua, Danimarkan.
Passion for Knowledge jaialdiak poz handiz jaso du Bergararen izendapenaren albistea eta Laboratorium Museoarekin eta Bergarako udalarekin elkarlanean “Passion for Wolframium” ekitaldi berezia antolatu du jaialdiko zientzialari gonbidatuekin batera urriaren 1ean, goizeko 10h-etan Seminarixoan:
Pedro Miguel ETXENIKE zientzialaria arduratuko da Bergara zientzialari gonbidatuei aurkezteaz, eta alderantziz, Bergarako herritarrei zientzialari gonbidatuak aurkezteaz. Ondoren, gerturatutako gazte eta herritarrek zientzialariekin solasaldian aritzeko aukera izango dute beren galdera eta irrikak partekatuz.
Hizlariak
10/01 Asteartea |
Arratsaldea |
10:00 - 11:30 |
Passion for Wolframium
|