Eman izena Topaketetan

Parte hartzeko baldintzak

Parte har dezaketen ikastetxeak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Zentroak, plaza guztiak bete arte (gutxi gorabehera 50/60 ikastetxe topaketa bakoitzeko).

 

Parte-hartzaileak:

Ikastetxe bakoitzetik irakasle batek eta lau ikaslek hartu dezakete parte. (Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute Passion for Knowledge webgunean).

 

Ikasleen profila:

2019/2020 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-batxilergoko bi ikasturteetako edozein egiten ari diren ikasleak. Ikastetxe bakoitzeko ikasle guztiek ez dute adin berekoak izan beharko, ez eta talde berekoak ere, eta horien parte hartzea izen emateaz arduratuko den irakaslearen esku geratuko da.

 

Parte hartuko duten hezkuntza-zentroek bete beharreko baldintzak:

Webgune honetan izena ematea, irailaren 6a baino lehen edo plaza guztiak bete arte.

Izen-emate hori hezkuntza-zentroak berak egin beharko du, eta ondo zehaztu beharko du zer topaketatan edo topaketetan parte hartu nahi duen. Onartutako zentroek posta elektroniko bidez jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Parte-hartzea gauzatzeko, plazaren konfirmazioarekin batera jasotako mezuan adieraziko den prozedurari jarraituz, galdetegi elektroniko bat bete beharko da. Galdetegi horretan parte-hartzaileen izen abizenak adierazi beharko dira, baita ikertzaileei egin nahi zaizkien galderak ere. Informazio guztia bidaltzeko azken eguna irailaren 13a izango da.

 

Parte hartuko duten zentroak aukeratzeko irizpideak:

Parte hartuko duten zentroen aukeraketa izena eman duten hurrenkeraren arabera egingo da, topaketa bakoitzerako aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean baino gehiagotan izena eman eta parte hartu ahal izango du; alabaina, dagoen plaza-muga dela tarteko, hezkuntza-zentro bakoitzak ikasle-talde bakarra eraman ahal izango du topaketa bakoitzera. Gainera, azken plazak esleitzean, lehentasuna emango zaie topaketa bakarrean parte hartzera doazen ikastetxeei; hartara, eskaera egiten duten hezkuntza-zentro guztiek izango dute bi topaketakoren batean parte hartzeko aukera.

top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketetan parte hartzea doakoa da.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo zalantzak argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: topa.p4k@dipc.org