Zientzia Eskola
Dynapeutics
Passion for Knowledge 2019 jaialdiko egitarauaren barne, komunitate zientifikoari eta bereziki doktoretza egiten ari diren ikasleei eta doktoretza ondorengo ikerlari gazteei zuzendutako nazioarteko udako eskola antolatu da, irailaren 30etik urriaren 4ra arte.
Dynapeutics, eskolak biomolekulak ingurune biologikoetan aztertzeko eta simulatzeko metodo konputazionalen teoria eta aplikazioak izango ditu ardatz, metodo horiek oso garrantzitsuak baitira botika molekularrak diseinatzeko eta optimizatzeko eta prozesu biologikoak maila molekularrean ulertzeko.
Bi saio bereiziko dira eskolan: goizez, eskola teorikoak izango dira Materialen Fisikako Zentroan (MFZ, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa), eta arratsaldeko lehen orduan eskola praktikoak ordenagailuekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ignacio Maria Barriola eraikinean.
Ikerlari talde honek zuzendua da eskola: Eider San Sebastian, Xabier Lopez, David de Sancho, Elixabete Rezabal, Elena Formoso, Rafael Grande-Aztatzi eta Jose M. Mercero.
Informazio zehatzagoa lortzeko, jo ezazu webgune honetara: http://dynapeutics2019.dipc.org/