Pribatutasun-Politika

Arduraduna

Nortasuna: Donostia International Physics Center Fundazioa (aurrerantzean, DIPC).
IFK: G-20662292
Posta-helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua 4, 20018 Donostia/San Sebastián.
Telefono-zenbakia: 943 01 82 29
Helbide elektronikoa: data-protection@dipc.org


Helburuak

Tratamenduaren helburuen deskribapena

  • Jarduera zehatz bat kudeatzea.
  • Herritarrentzat garatzen dugun dibulgazio zientifikoko programan zer jarduera egingo ditugun jakinaraztea.
  • Behar izanez gero, kudeaketa administratiboa, kontabilitatekoa eta fiskala egitea.

DIPCen lan-eskaintzetarako hautagaien kasuan:

  • Lanposturako egokiak diren ala ez baloratzea, eta lan-aukeren berri ematea.


Datuak gordetzea

Datuak gordetzeko epeak edo irizpideak:

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), 2016ko apirilaren 27koak (aurrerantzean, DBEO), 5. artikuluan dioenez, bi alderdiei tratamenduaren helburua mantentzea interesatzen zaien bitartean gordeko dira datu pertsonalak, eta, jada beharrezkoak ez direnean, segurtasun-neurri egokiak hartuta ezabatuko dira, guztiz suntsitzen direla bermatzeko.

Curriculumetako datu pertsonalen kasuan, haiek jaso eta bi urtez gordeko dira.


Legitimazioa

DBEOren 6.1.a) artikuluan dago guk zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa; artikulu horren arabera, baimena ematen diguzunean tratatu ahal izango ditugu zure datu pertsonalak.

Bildutako datuak egokiak, aproposak eta nahikoak dira DIPCen eremuari, helburuei eta zerbitzu jakin, esplizitu eta legitimoei dagokienez.


Hartzailea

Tratamenduak iraun bitartean, DIPCek ez dizkio inori lagako datuak (non eta legeak ez duen horretara behartzen), ezta transferitu ere, ezertan galarazi gabe hurrengo paragrafoan jartzen duena.

DIPCek MailChimp erabiliko du dibulgazio zientifikoko programa publikoari buruzko informazioaren berri emateko, eta idazkaritza teknikoari ere lagako dio informazioa, dibulgaziozko ekitaldi handiak kudeatzeko. Esteka honen bidez kontsulta dezakezu MailChimp-en pribatutasun-politikari buruzko informazioa: https://mailchimp.com/legal/privacy/


Eskubideak

Datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko eta baliogabetzeko eta haiek tratatzearen aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu, data-protection@dipc.org helbide elektronikora, edo idatzi bat, posta-helbide honetan: Manuel Lardizabal pasealekua 4, 20018 Donostia/San Sebastián; hori guztia DBLOn ezarritako baldintzetan. Horretaz gain, ahaztua izateko, datuak eramateko eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere erabil ditzakezu.

Halaber jakinarazten dizugu, zure datu pertsonalak tratatzerakoan datuak babesteari buruzko legeria urratu dela uste baduzu, erreklamazio bat egin dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.


Datuen jatorria eta Kategoria

Zuzenean zuregandik datoz tratatzen ditugun datuak.

Kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazio-datuak.
  • Identifikazio-kode edo -gakoak.
  • Posta-helbideak edo helbide elektronikoak.
  • Datu ekonomikoak.
Ez dira tratatzen babes berezia behar duten datuak.


Azken eguneratzea 2018ko maiatzean