Aboutus slide 1

Zientzia zabaltzea gero eta garrantzitsuagoa da, eta gobernuek eta erakundeek finantzatutako ikerketa proiektuen eskakizunetako bat bihurtzen ari da.

Munduko komunitate zientifikoko eragileek parte hartu behar dute aktiboki beren emaitzen eta aurrerapenen komunikazioan, doktoregoko ikasleetatik hasi eta ibilbide zientifikoko etapa guztietan. Horregatik, Passion for Knowledge 2019 jaialdia dela eta, dibulgazioaren arloan trebatzeko jarduerak antolatu nahi izan ditugu komunitate zientifikoko kide gazteenentzat.

Doktoregoko ikasle talde batek hurrengo jardueretan parte hartuko du euren esperientziak aberasteko eta komunikazio gaitasunak garatzeko helburuarekin:

  • Irakaslea ezagutu

    Elkarrizketak antolatuko dira jaialdiko hiru zientzialari gonbidaturekin zientziari eta haren alderdi sozialei buruz gogoeta egiteko.

  •  Blog batean dibulgatzen

    Doktoregaiek Cesar Tomek gidatutako tailer batean hartuko dute parte. Formakuntza saioaren azken helburua, ikasleek Mapping Ignorance abangoardiako ikerketa zientifi koari buruzko albisteak eta artikuluak ingelesez zabaltzen dituen erreferentziazko ataria da eta Cesar Tomé du bere editore.

Gainera, arratsaldero, zientzialari gazteek aktiboki parte hartuko dute Victoria Eugenia Antzokian egingo diren hitzaldi publikoetan.

EPS Awards

Hizlariak

  10/03 Osteguna
Goiza
10:00 - 12:30 PhD Ikasle Formakuntza

DIPC, Donostia