On Zientzia
On Zientzia ikus-entzunezko dibulgazio edukiak sortzeko proiektu bat da, herritarren partaidetzari esker garatu eta hazi dena. Elhuyar eta DIPC erakundeek antolatzen dute, Elhuyar erakundeak euskal telebista publikorako ekoitzitako Teknopolis programaren barruan.
On Zientzia lehiaketaren helburua da zientziari eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalak ekoiztea eta hedatzea publiko orokorrarentzat. Lehiaketak bederatzigarren urtea bete du, eta denbora horretan zientzia dibulgaziozko 500 ikus-entzunezko lan baino gehiago dituen kontsulta basea sortu da. Passion for Knowledge 2019 jaialdian zehar, bideo onenak kultur eta aisialdi zentroetan proiektatuko dira.
Zientzia herritarrengana hurbiltzea da xedea, ohikoak ez diren euskarri eta lekuetan, hala nola hiriko pantailetan eta kultur aretoetan. Ekimenean, besteak beste, Gipuzkoako hainbat kultur zentro eta zineklubek parte hartuko dute.
Proiekzioen data eta ordutegiak:10/03, 19:15 - 21:15
Egoitza:
Tolosa, Leidor Antzokia