Ikerbasque Sariak

Ikerbasque Sariak
Maia GARCÍA VERGNIORY fisikariak eta Aitziber LÓPEZ-CORTAJARENA biokimikariak irabazi dute 2019ko Ikerbasque saria. Bi zientzialari saridunek jaialdian parte hartuko dute, saio berezi batean, non beren lorpen zientifikoak azalduko baitizkigute, material topologikoen ikerketan eta proteinen ingeniaritzan, hurrenez hurren.

Hizlariak
10/01 Asteartea |
Arratsaldea |
19:30 - 20:30 |
Ikerbasque Sariak ![]() |
19:30-01:00 |
Maia GARCIA VERGNIORY Materia Kondensatuaren Fisika, Ikerbasqueko ikerlaria DIPCn |
20:00-01:00 |
Aitziber LÓPEZ-CORTAJARENA Bionanoteknologia, Ikerbasque ikertzailea CIC biomaGUNEn
Proteinak bizitzako beharrezko molekulak dira. Hitzaldi hau nutrizio proteinetatik harago joango da.
Proteinak eraikitze blokeak eta bizirik dauden sistemen bizirautea bermatzen duten beharrezko molekula aktiboak dira. Adreilu molekular horien dibertsitate estruktural eta funtzionala ere aipatuko dugu. Proteinak armiarma sareek bezalako ezaugarriak dituzten materialak sortzeko gai diren moduan, gure egunerokotasunean beharrezkoak diren prozesu kimikoak katalizatzeko gai ere dira, eta terapia berrien muina direla esan dezakegu. Azkenik, eztabaidatuko dugu elementu berdinek oso forma eta funtzio ezberdineko proteinak nola sor ditzaketen misterioa, eta laborategietan proteinak “nahieran” sortzeko hasierako faseetan gaudela. Arreta jarriko diegu “Proteinen Kodeak” dituen aplikazioak ulertzeari, eta “Proteinen Ingeniaritza” bidezko bere erabilerari.
|