Egia zientifikoari buruzko gogoetak
Zientziaren egiari buruz hitz egin du Serge Harochek. Sekula baino beharrezkoagoa da zientzia, gizateriak dituen erronkei aurre egiteko; baina oraindik ezin izan du albiste faltsuetatik, teoria konspiranoikoetatik eta abarretatik babestu. Zer egin dezake komunitate zientifikoak horren aurka? Funtsezkoa da jendeari zientziaren onurak eta egiak azaltzea. Egia zientifikoaren oinarrian daude fenomeno naturalen behaketa, eta fenomeno horiek azaltzeko eta berriak aurresateko ereduak sortzea, esperimentuak eta teoriak elkarrekin trukatuz.
|