Agur jendetsua
Passion for Knowledge 2019ri
Gaur izan da azken eguna Passion for Knowledge 2019 zientzia-jaialdi handian. Beste behin ere, jendeak ez dio hutsik egin zientzia-dibulgazioaren sei eguneko hitzorduari. Azkeneko saioa karbonoari laudorioa egin dion Naukasen emanaldi berezi batekin hasi da. Bukaera, berriz, DIPCko lehendakari Pedro Miguel Etxenikek eman dio, eta, bere hitzaldian, edizio honen arrakasta goraipatu du eta arrakasta hori posible egin duen lantaldeari eskerrak eman dizkio.
|