Nanopartikulak hezurretan eta adimen artifiziala edonon
María Vallet-Regí hezurrak birsortzeko biomaterial adimendunetan adituak bere laborategian garatu duten “007 agentea” aurkeztu du: silizezko nanopartikula batzuk dira, beharrezko elementuez hornituta, hezurretako ohiko hiru gaixotasun tratatzeko erabiltzen ari direnak, osteoporosia, minbizia eta hezurretako infekzioak. Nanopartikulen sortze- eta prestatze-prozesua azaldu du, gai izan daitezen, beharrezko botikak askatzeko ez ezik, tratatu beharreko eskualdea aurkitzen dutela bermatzeko, eta bidean aurkitzen dituzten hesi biologikoak gainditzen dituztela ziurtatzeko.
Zer da adimen artifiziala? Gizakien moduan funtzionatzen duten eta erreakzionatzen duten makina adimendunen sorkuntza. Christophe Rossel fisikariak adierazi du gaur egun adimen artifiziala oso eraginkorra dela industria guztietan: osasuna, fabrikazioa, hezkuntza, logistika, finantza zerbitzuak... Adimen artifiziala informazioaren teknologien bilakaerari esker posible da, eta bere hitzaldia amaitu du azpimarratuz adimen artifiziala leku guztietan dagoela.
|
|
|
Makina molekularren ahalmena
Jean-Pierre Sauvage Kimikako Nobel saridunak makina molekularrak izan ditu hizpide, baita makina horien mugimendua eragiten duten konformazio-aldaketen atzean dauden erreakzio kimikoetako batzuk ere. Naturan dauden zenbait makina molekular aipatu ditu, hala nola ATP sintasa o giharrak, eta laborategian diseinatu eta sintetizatu dituzten beste batzuk, katenanoa kasu. Oso hitzaldi didaktikoa izan da, eta ez du aipatu gabe utzi makina horiei esker lortzen diren propietate eta erabilerak.
Gaurko eguna Naukas taldearen beste saio batekin bukatu da.
|
|
Biharko egitaraua
Goiza
10:00 - 13:00 Passion Txiki, Club Aretoa, Victoria Eugenia Antzokia
10:00 Ni zientzialari
12:15 Bizitzaren Laborategian
Arratsaldea
17:30 - 18:30 Naukas Passion berezia
18:30 - 19:50 Hitzaldi Nagusiak
18:30 Pamela DIGGLE
19:10 Dudley HERSCHBACH
19:50 - 20:10 Amaiera
IKUSI EGITARAU OSOA
|
|
|
Kimikari konputazionalen biltzarra
Passion for Knowledge jaialdiaren barruan, Dynapeutics UPV/EHUko Udako Ikastaroa izan da aste honetan Donostian. Bertan bildu dira 10 herrialdetatik etorritako 40 ikertzaile, Kimikaren eta Biokimikaren arloetan ordenagailu bidezko simulazioekin eta bestelako teknika konputazionalekin lanean diharduten ikertzaile gazteak, diziplina horretan maila gorenean dauden ikertzaileengandik ikastera (16 hizlari elkartu dira, haiek ere nazioartekoak). Ikasgai teorikoak eta praktikoak jaso dituzte egunero, eta, gainera, ez dute aukera galdu P4K jaialdira etorritako goi-mailako beste ikertzaileen hitzaldiez gozatzeko.
|
|
Akatsetatik ikasten da
Gaur goizean, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzialari eta ikasleen arteko topaketak egin dira Bilboko Guggenheim museoan. Albert Fertek, María Martinon-Torresek eta Christophe Rosselek zientziarekiko eta ikerketarako grinari buruz hitz egin dute eta gazteek egindako galderei erantzun diete. Hirurek azpimarratu duten ideietako bat hau izan da: ez da akatsaren beldur izan behar edo huts egiteko beldurrik izan behar. Adierazi dute puntako zientzialariak ere pertsona arruntak direla, sentitu, sufritu eta huts egiten dutenak, alegia, gutako edonork bezala.
|
|
Bazenekien...
Europako zenbait unibertsitateren artean trebakuntza-sare bat sortzeko helburuarekin sortu zela Dynapeutics? 2016ko Passion for Knowledge jaialdiaren barruan antolatu zen lehendabizikoz, eta orduan irakasle gisa aritu ziren ikertzaile aditu guztiak Martin Karplus edizio hartako hizlari gonbidatuetako baten ikasle izandakoak izan ziren. Bigarren edizio honetan ere irakasle edo hizlari gisa etorritako gehienak Karplusen ikasle izandakoak dira, haiek baitira, orain arte, kimika konputazionalaren alorrean maila gorena duten ikertzaileak.
|
|
|
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
|
|
|
|
|
|