Ordenagailu kuantikoak eta IKTen bestelako erronkak
Zer dira, zer aplikazio dituzte eta noizko izango ditugu ordenagailu kuantikoak? Galdera horiek erantzun ditu Juan Ignacio Cirac-ek bere hitzaldian. Ordenagailu kuantikoak gai dira egungo ordenagailuek ebatzi ezin ditzaketen arazoak ebazteko. Datuak maneiatzeko, kriptografiaren alorrean, zenbaki aleatorioak egiaztatzeko eta abar erabiltzen dira. Dena den, ordenagailu kuantikoa erronka zientifiko eta teknologiko ikaragarria da, eta oraindik denbora beharko du heltzeko, itxaron egin beharko dugu. Bitartean, ordenagailu kuantiko akasdunak existitzen dira eta arazo interesgarriak ebazteko gai dira.
Albert Fert Fisikako Nobel saridunak, ondoren, azaldu du nola erantzuten dien oinarrizko fisikak informazioaren eta komunikazioaren teknologien gaur egungo erronkei. Zehazki, magnetorresistentzia erraldoiari esker IKTen energia-kontsumoa murritz daitekeela eman du aditzera, fenomeno fisiko horren xehetasunetatik abiatuz. Izan ere, izugarrizko energia-kantitate handiak kontsumitzen dira gaur egun informazio-transmisioetan eta komunikazioetan, eta horiek murriztea lortzea ezinbesteko jo du.
|
|
|
Grabitazio-uhinetan oinarritutako zientzia
Grabitazio-uhinen jatorria azaltzeaz gainera, Barry Barishek uhinok aurkitzeko historiaren errepasoa egin du: Einsteinek aurreikusi zituenetik, gaur egungo ikertzaileek uhinak neurtzeko gainditu behar izan dituzten oztopoetaraino. Uhin horiek aurkitu zituztenetik, unibertsoko zenbait gertakizunen uhinak neurtu ahal izan dira. Barish baikor dago: “Grabitazio-uhinetan oinarritutako zientzia egiten hasi gara. Dagoeneko naturak ez gaitu mugatzen, tresna berriak garatzeko gure gaitasunak baizik. Big Bangeraino iritsi ahal izango gara. Aurkikuntza berriak ekarriko dizkiguten ekipamendu berriak sortuko dira, beste lau mende igaro baino lehen”.
|
|
Biharko egitaraua
Goiza
10:00 - 13:30 Topaketak, Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
Jocelyn BELL BURNELL, Jean-Pierre SAUVAGE eta Juan Ignacio CIRAC
Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak
17:30 María MARTINÓN-TORRES
18:10 Sir John PENDRY
18:50 Ginés MORATA
19:30 - 20:30 Bertso Passion
Amets ARZALLUS, Andoni EGAÑA, Maialen LUJANBIO, Iñaki MURUA, William FRIEDMAN, Dudley HERSCHBACH, María MARTINÓN-TORRES, Jean-Pierre SAUVAGE
IKUSI EGITARAU OSOA
|
|
|
Aitormena emakume zientzialariei
DIPCk bat egin du Ikerbasquek aurten lehen aldiz eman dituen Ikerbasque Sarien helburuarekin, alegia, bai emakumeak berak bai haiek egin dituzten ekarpenak ikusaraztea. Bi sarituk, Maia García Vergnioryk eta Aitziber Lopez Cortajarenak, aukera izan dute hitzaldi bana emateko Victoria Eugeniako ikusleen aurrean. Nor bere ikerketa-arloari buruz aritu da: materialei buruz lehena, eta proteinen ingeniaritzari buruz bigarrena.
|
|
Wolframari omenaldia Bergara
Gaur goizean izan da Bergaran Passion for Knowledgek wolframari omenaldia egiteko prestatu duen ekitaldia, bertan isolatu baitzen elementu hori 1786an. Dudley Herschbachek eta María Vallet-Regík beren ezagutzak eta bizipen pertsonalak partekatu dituzte bertaratutako ikasle eta publiko orokorrarekin. Aukera izan dute, halaber, Laboratoriuma bisitatzeko, Bergarako alkatearekin eta Laboratoriumeko zuzendariarekin batera. Bisitaren oso balorazio ona egin dute hizlari gonbidatuek.
|
|
Bazenekien...
duela 150 urte aurkeztu zuela Dimitri Mendeleiev kimikari errusiarrak elementu kimikoen taula periodikoa? Hori dela eta, Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izendatu dute 2019a Nazio Batuek, eta Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiak taula horretako osagaietako bat omenduko du: wolframa (W). 1786an Fausto eta Joan Jose Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua, hain zuzen ere.
|
|
|
Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org
|
|
|
|
|
|