Bertso Passion

Bertso Passion
Passion for Knowledge jaialdiaren edizio berri honetan, berriro ere, bertsolaritza eta zientzia nahasi nahi izan ditugu Victoria Eugenia Antzokian. Horretarako, 4 zientzialari igoko dira agertokira, azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetako batzuen protagonistak, eta 4 bertsolari, inprobisazioaren euskal poeta handiak.
Bertso Passion ekimenak zientzialarien aparteko begirada eta bertsolarien errima kantatuen edertasun eta asmamena uztartuko ditu, zentzuz eta sentikortasunez betetako bidaia bati ekiteko gure espeziearen sorreran, landareen eboluzioan eta kimikaren funtsean barrena.
Urriaren 2an (asteazkena) arratsaldean izango da, Victoria Eugenia Antzokian. Bertso Passion saioa irekia eta doakoa da antzokiaren edukiera bete arte, baina aldez aurretik izena ematea komeni da.
Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ekitaldia euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jarraitu ahal izateko.

Bertsolariak
10/02 Asteazkena |
Goiza |
19:30 - 20:30 |
Bertso Passion ![]() Aurkezlea: Felix ZUBIA Mediku eta bertsolaria |
Amets ARZALLUS Bertsolaria EU |
Maialen LUJANBIO Bertsolaria EU |
Andoni EGAÑA Bertsolaria EU |
Iñaki MURUA Bertsolaria EU |
William FRIEDMAN Botanika, Harvard University, Estatu Batuak EN |
Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak EN |
María MARTINÓN-TORRES Paleoantropologia, CENIEH National Research Center of Human Evolution, Espainia ES |
Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia EN |