Creativium
Creativium
Sormen ideia orok aurretiko prestakuntza eta ontze prozesua izan behar du, argialdi edo 'Eureka!' une gisa ezagutzen duguna izateko. Ideia horretatik abiatzen da Creativium argazki erakusketa. Irailaren 23tik urriaren 5era egongo da zabalik, UPV/EHUko Ibaeta Campuseko Carlos Santamaria Zentroan.
Erakusketan sormen prozesuaren etapa desberdinetan zehar (prestaketa, inkubazioa, argialdia eta egiaztapena) egingo dugu bidea, zientzialarien eguneroko jardunaren argazki artistikoek saiakera eta literatur testuek lagunduta.
Laburbilduz, ibilbide interaktibo horrek norbanakoaren sormenari eta honen alderdi desberdinei buruzko gogoeta egiteko gonbidapena luzatzen du. Izan ere, mito eta sinesmenetatik harago, sormena eta, zehazki, sormen zientifikoa garatu, sustatu eta ikertu egin daitekeen prozesua da.
Creativium Mestizajes programako ekimen berrietako bat da.
Duela urte batzuetatik, Gustavo Ariel Schwartz ikerlariak DIPCn zuzendutako Mestizajes programako ekimen berrietako bat da Creativium. Proiektua argazki liburu gisa ere argitaratuko da datozen hileetan.
Datak eta Ordutegiak:09/23 - 10/05
Astean zehar, 08:30 - 20:30
Larunbatetan, 09:00 - 14:00
Egoitza:
Donostia Ibaetako campusean, UPV/
EHU, Carlos Santamaria zentroa