Service

DIPC

Donostia International Physics Center (DIPC) Gipuzkoako hiriburuan kokatutako ikerketa zentroa da. Bere helburua abangoardiako ezagutza sortzea da fisikan eta honi lotutako diziplinetan. Historikoki materia kondentsatuaren fisikan eta materialen zientzian oinarritu diren ikerketa lerroak urteekin dibertsifikatuz joan dira beste alor batzuetara; hala nola kosmologiara, teknologia kuantikoetara, partikulen fisikara edo neurofisikara.

Gure ikerketa zentroak, gainera, jakintza zientifikoa gizartearekin partekatzeko erantzukizuna du, haren aurrerapen ekonomiko eta sozialari ekarpen gisa. Ikuspegi utilitario hori gorabehera, zientzia askatasun tresna bat da. Zientifikoki prestatutako eta informatutako gizarte batek ahalmen handiagoa du gero eta aldakorragoa den mundu honetan erabaki konplexuak hartzeko. Praktika zientifikoak pentsamendu kritikoa eta eztabaida sustatzen ditu, ideien truke arrazionala elikatu eta ikuspuntu desberdinekiko errespetua sustatzen du.

Zientzia giza kulturaren parte da. Zientziaren bidez jakintza sortzeak errotiko aldaketa eragin du mundua ikusteko gure moduan eta giza baldintzan. Aurrerapen zientifikoak pentsatzera eta birpentsatzera behartzen gaitu: nor garen eta zer mundutan bizi garen. Zientzia gizakiaren bestesorkuntza eremu batzuetan iragazten da eta haiekiko harremanetan aberasten du. Horregatik DIPCn uste dugu ezin dela zientziaren zabalkundea ezagutzaren beste adar batzuetatik bereizi, eta zubiak eraikitzen ditugu jakintzaren beste jarduera eta eremuetarantz.

Passion for Knowledge jaialdia, beraz, DIPCk komunikazio zientifikoaren alorrean duen jarduera biziaren erakusgarri handiena da.

http://dipc.ehu.eus/